Zientziaren alorrean ematen den edozein aurrerapauso esperantzarako leiho berri bat da. Halaxe ondorioztatu dugu Rafa Aldabe zientzialariarekin, 2025ak utzi dizkigunak errepasatzen hasita. Terapia aurreratuen aurrerapena, medikuntza pertsonalizatuaren garapena eta huntington gaixotasunarako itxaropena izan da nabarmendu duen lehenengo gaia, baina ez bakarra. Gizakiei transplantatzeko txerri-organoen erabilera pazientearen bizi-kalitatea hobetzen ari da, baina eztabaida etikoak ere piztu ditu. Kosmologiaren alorrean, James Webb teleskopioaren bueltan mintzatu gara, eta ingurumenari ere erreparatu diogu.