2025ak zerbait utzi badigu, hori emakumezko zuzendari saldo berriak ekoiztutako lanak izan dira. Los domingos da horren adibideetako bat, Donostiako Zinemaldiko urrezko maskorra irabazi zuen Alauda Ruiz de Azuaren lana. Familia baten sinesmenak kinkan jartzen dituen filmari beste bi gehitu dizkio Maria Castejonek: Carla Simonen Romeria eta Sara Fantovaren Jone, batzuetan. Filmeez gain, urteko telesail hoberenen bosteko rankinga ere osatu du Castejonek. Hauxe da bere hautaketa: Dying for sex; The low down, Adolescence, The Pitt eta All´s fair.