KIROLERRIA

Leire Oskoz, azpitxapeldun lau eta erdian

Eñaut Agirrebengoa 2025eko abenduaren 23a

Lantzeko pilotariak Ados klubaren lau eta erdiko txapelketako finala jokatu zuen larunbatean, eta ezin izan zuen txapela jantzi, 22 eta 5 menderatu baitzuen Maddi Barrokalek. Harekin mintzatu gara urteko azken saioan.

Leire Oskozek jokatu zuten finalarekin. Azkoitiko Gurea pilotalekuan neurtu zituzten indarrak, eta txapela, tamalez, ez zen Nafarroara etorri, Oskozek 22-5 galdu baitzuen Barrokalen kontra.

Gainontzean, Lantzeko pilotariak urte biribila izan du, aurrez Binakako Txapelketa eta San Ferminetako lau eta erdikoa irabazi baititu. Oskoz espezialista da kaiolaren modalitatean, eta horren azken erakusgarria da larunbatean amaitu zen txapelketa. Hemezortzi urte besterik ez ditu, baina onenen pare dabil dagoeneko. Bere goraldi goiztiarraz galdetu diogu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!