KIROLERRIA

Garaipen eder bat opari

Eñaut Agirrebengoa 2025eko abenduaren 23a

Osasunak modurik onenean amaitu du urtea, Alavesen aurkako derbian nagusitasunez gailenduta (3-0). Budimirren eta Raul Garcia de Haroren golek balio handia duen garaipena eman zioten Alessio Lisciren taldeari.

Irabazi beharreko partida zen gorritxoentzat, oso gertu entzuten baitzuen jaitsieran daudenen arnas hotsa. Bada, ez zuten hutsik egin, eta merezitako garaipena eskaini zieten zaleei. Aukera garbi asko izan zuten neurketa osoan zehar, baina 72. minutura arte itxaron behar izan zuten lehen gola ospatzeko.

Ordura arte, heroi mozorroa jantzi zuen Siverak, Alavesen atezainak. Sergio Herrerak lan gutxiago izan zuen, baina halere, bigarren zatian gelditu erabakigarria egin zion Toni Martinezi. Arabarrek alferrik galdu zuten 0-1 ipintzeko aukera, eta azkenean, bere legea ezarri zuen Budimirrek.

Lehen gola, bolea ikusgarri batekin sartu zuen kroaziarrak, punpa laster; eta bigarrenean, Sivera maisuki gainditu zuen penalti puntutik. Festak eztanda egin zuen Sadarren, eta Raulek ginga jarri zuen, luzapenean hirugarrena eginda.

Garaipenaren ondotik, Osasunak bost postu igo ditu sailkapenean: 17. zegoen lehen, eta 12. dago orain. Jaitsiera postuak hiru puntura utzi ditu, eta hurrengo partida urtarrilaren 3an jokatuko du, etxean, Athleticen aurka.

Horren guztiaren inguruan mintzatu gara Kirolerriko Osasun-etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!