KIROLERRIA

Harkaitz Aizpurua: "Buruhauste asko dakartza musghingak, baina merezi du"

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 16a

Biltokian, berriz, mushinga izango dugu hizpide. Txakurrak lera bati lotuta egiten den kirola da mushinga, eta gertutik ezagutu dugu Harkaitz Aizpurua lera gidariaren eskutik

Zenbait txakurrek lera batetik tira egitean datza mushinga. Behinola, funtsezko garraiobidea izan zen eskualde polarretan, baina gaur egun, batik bat kirol gisa da ezaguna. Txakurrak uhal batekin gerrira lotu, eta korrika aritzen dira batzuk; modalitate hori, canicross bezala da ezaguna. Eta beste hainbat aldaera ere badira, txakurrak bizikleta bati, eskiei edo lera bati atxikita egiten direnak.

Jatorriari erreparatuta, neguko kiroltzat jo behar da; beraz, gabonak ate joka diren honetan, momentu aproposa da mushingaz hitz egiteko. Eta horretarako, Harkaitz Aizpurua lera gidaria gonbidatu dugu aste honetan Kirolerria saiora. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!