Batzuetan ez da erraza Eguberriko bazkari eta afarien prestaketari heltzea. Lehenik eta behin, askotan bat bakarra izaten delako denaz arduratzen dena, eta gehienetan emakumea izan ohi da. Horrexegatik, lan banaketa egitetik hasiko litzateke afera. Bestetik, janaria noiz eta non erosi, zer prestatu eta zer erosi dezakegun aholkatu digu gaur Julen Urtasunek.