Iñaki Beorlegui Recalde, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1973an.
Amparo Arangoa Satrustegi, Guardia Zibilak torturatua 1976an.
Purificación Galarza Ochoa, Guardia Zibilak torturatua 1979an.
Javier Pérez de Obanos Oyarbide, Espainiako Poliziak torturatua 1981ean eta 1987an
Pedro De Miguel Caballero, Guardia Zibilak torturatua 1994an eta Espainiako Polizia Nazionalak 2004ean.
Ane Buitron Zazpe, Guardia Zibilak torturatua 1995ean.
Mikel Soto Nolasco, Guardia Zibilak torturatua 2002an.
Emandako ebazpenak positiboki baloratu dituzte, estatu-indarkeriak izan duen eragina agerian jartzeko baliagarriak direlakoan.
Ohar baten bidez, azpimarratu dute Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak ofizialki aitorturiko zazpi pertsonak torturak jasateagatik aitortu direla “giza eskubideen urraketen biktima” modura.
Ebazpen hauekin 101 pertsona dira jada orain arte Foru Lege horren esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak.