Matxismoari kolpeka

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 4a

Nafarroan, lehen aldiz, soilik emakumeez osaturiko borroka jaialdi bat egin da. Bertan parte hartu zuen Fitbox taldeko Garazi Manterolak, eta harekin hitz egin dugu aste honetan Kirolerria saioan. Esperientzia «ahaztezina» izan zela nabarmendu du.

Joan zen larunbatean Neska Box Gaua ospatu zen Ezkabarteko kiroldegian, Fitbox eta Iparbox taldeek antolatuta. Boxeoa eta muay-thaia izan zituen ardatz, eta borrokalari guztiak emakumezkoak izan ziren. Alde horretatik, mugarritzat jo daiteke, aurrez Nafarroan ez baita sekula egin halako jaialdirik.

Azaroaren 25ari dagozkion aldarrikapenen baitan antolatu dute, emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko intentzioz. Eta era berean, emakumeek borroka kiroletan duten parte hartzea ezagutarazi nahi izan dute. Emakumeen arteko 11 borrokaldik osatu zuten larunbateko kartela, eta lehiakideen artean izan zen Garazi Manterola. Ring gainean gertatu zenaz eta jaialdiari garrantzi sinbolikoaz mintzatu da Kirolerria saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!