Luis Arrieta: "Gazte migranteak nola sentitzen diren jakiteko entzute ariketa bat izan da 'Sustraiak'"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko abenduaren 2a

'Sustraiak' filma Bilboko Mendi Film Festival jaialdian estreinatuko da, Nafarroara adingabe zirenean iritsi eta hemezortzi urte bete berri dituzten hiru gazteren istorioa

Sustraiak filma Hiba, Bachir eta Mananen inguruko filma da. Nafarroara heldu baten laguntza edo babesik gabe iritsi ziren hiru gazteren istorioa. Adinez txikikoen babeserako hainbat zentrotatik igaro ondoren, 18 urte bete eta beren bizitzarekin aurrera jarraitzeko modua bilatzen saiatzen ari diren hiru gazteren istorioa. Hiru istorio eta hiru bide desberdin, hori bai, soka berdin batek heltzen dituenak: eskalada. Luis Arrieta zinemagilearen filma Bilbon eginen den Mendi Film Festivalen estreinatuko da abenduaren 13an, eta urtarrilean iritsiko da Iruñeko Golem zinemetara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!