Digieskola

Zeintzuk dira pornoaren kontsumoaren ondorioak nerabeengan?

Miren Mindegia Petrirena 2025eko azaroaren 19a

Julen Linazasorok doako porno plataformak hartu ditu hizpide, eta bertako edukien gehiegizko kontsumoak nerabeengan eragin ditzaken ondorioetaz mintzatu da

Doako porno plataformen hedapenak bertako edukien normalizazioa ekarri du, eta horrek arrisku nabarmenak ditu bai eduki hauek kontsumitzen dituztenengan eta, ondorioz, baita gizartean ere. Nerabeen garunean eragin ditzakeen ondorioetaz mintzatu gara Julen Linazasororekin, Digieskola sekzioaren atal berri honetan. 

"Plataforma hauek dituzten ezaugarriak direla eta, jende askorengana iristen dira, baita nerabeengana ere", azpimarratu du adituak. "18 urte baino gehiago dituzula esatearekin, nahikoa, ez dago benetako kontrol bat plataforma hauen sarbidean". Behin barruan, adikzioa sortzera bideratuta daude edukiak. Gero eta gehiago bakarrik ez, eta garunak gero eta irudi gogorragoak eskatzen ditu sentsazio berdinak sortzeko, sexu harremanen inguruko oso irudi deformatua barneratzea dakarrena. "Neskek, adibidez, eredu bezala hartzen dituzte bideo horietan agertzen diren emakumeen jarrerak, horietako asko sumisio egoeretan daudenak. Ikusten diren bideoetako asko, gainera, indarkerian eta bortxaketan oinarrituta daude". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!