Ziklismoarekiko pasioak Txinaraino eraman du Etxeberria. Euskaltelen lau urtez aritu ostean, talde laranjak ez zion kontratua luzatu, eta alternatiba bat bilatu behar izan zuen. Bada, oso urrutitik jaso zuen ziklismoan jarraitzeko aukera; Txinako Wuzhishan taldearen eskutik, hain zuzen.
Gauzak hala, txirrindulari nafarra joan-etorrian ibili da aurtengo denboraldian: lasterketa garaian, Txinan izan da, eta atseden hartzerako orduan, nahiago izan du Euskal Herrira itzuli. Hain justu, etxean dago orain, eta aukera aprobetxatuz, harekin mintzatu gara.