Ana Ollo lehendakariordeak Foru Komunitateak Pirinioen bi aldeetako lurraldeen arteko "auzolan" baten alde duen konpromisoa berretsi du, Europa baketsu, sozial, plural, demokratiko eta jasangarri baten alde. “Pozez eta ilusioz hartzen dugu lekukoa”, aitortu du Ana Ollo presidenteordeak.
Tolosan ospatu den 43. Osoko Bilkuran egin da eskualdaketa. Nafarroak bere gain hartzen du erantzukizun hori, PLEk 2028-2035 Pirinioetako Estrategia berria definitzea eta kohesio-funtsen babesean bultzatzen diren Pirinioez gaindiko proiektuen kudeaketa indartzea erronka duen aldian.
Bi erronketan sakondu nahi du: belaunaldien arteko erreleboa eta Pirinioetako lurraldeen erronka demografikoa. Bestalde, ingurumena, gazteria, kultura edota hizkuntzarekiko konpromisoa ere jarri dituzte mahai gainean.
2023an Okzitaniak hartu zuen lekukoa Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Orain, Pascale Peraldi Eskualdeko kontseilariaren bitartez, Okzitaniak Nafarroari luzatu dio ardura osoko bilkura honetan.