Goizeko zortzietan hasi dira ikastetxe zenbaitetan informazio piketeak egiten eta atarian elkarretaratzea egiten. Kexu dira Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako zentroekin hartu duten jarrerarekin. Murrizketak aplikatu dizkiela salatzen ari dira. Izan ere, joan den ikasturtearen amaieran jakinarazi zuen Carlos Gimenok aurten ikasle guztiek izanen zutela harreman zuzena enpresekin praktiken bidez. Horrek lan zama handitzea dakar. Irakasleek denbora gehiago beharko dute kudeaketa lanetarako eta ikasleari zuzeneko arreta eskaintzeko baina baliabideak ez dizkiela eskaini kritikatzen ari dira. Hezkuntza komunitate osoa informatua egon dadin goizez afixak banatu dituzte, eguerdian elkarretaratzea eginen dute hezkuntza departamentuaren aitzinean eta 15:15ean elkarretaratze zaratatsurako dei egin dute Baluarteko plazan.
Argazkiak: LAB irakaskuntza
