Euskara egoera ahulenean dagoen herrietara iritsiko da Gora Gora Fest kultur zikloa

Euskalerria Irratia 2025eko azaroaren 3a

Azaroaren 7tik 14ra eginen dute Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa. Euskararen presentzia horren ohikoa ez den 65 herritara iritsiko da V. edizioa. 10 ikuskizun eskainiko ditu Tdiferencia konpainiak Euskarabideak sustatzen duen programa horri esker. 

Azaroaren 7an iritsiko da Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloaren V.edizioa. Euskara horren ohiko ez den 65 herritara iritsiko da ikuskizun mota desberdinen bitartez: familiarteko antzezlanak, ipuin kontalariak, tailerrak, magia ikuskizunak edo dantza. 3.000 biztanle baino gutxiagoko txokotan ere euskaraz disfrutatzeko aukera eskaini nahi die Euskarabideak ziklo honen bidez.

10 ikuskizun guztira, 65 herritan

Jabi Arakama Euskarabideko zuzendari-kudeatzailearentzat garrantzitsua da euskaraz ikasten duten, baina euskaraz bizi ez diren horiengana iristea ziklo honen bidez: "Euskaraz ikasten duten haur asko bizi dira horren euskaldunak ez diren herrietan eta horien eskubide ere bada aisialdian euskarazko eskaintzaz gozatu ahal izatea", adierazi du. 

Ablitas, Andosilla, Aribe, Betelu, Irañeta, Irurtzun, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Barasoain, Erronkari, Zangoza, Santakara edo Zubirira iritsiko dira ikuskizunak Gora Gora Fest zikloari esker.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!