Etxekoaz gain, beste bost talde ariko dira: Hamaika Bilbao, Aragoi, Katalunia, Baiona eta Okzitaniako Tolosa. Txapelketan zehar Nafarroako zenbait kirolari ezagunek goalball saioa egingo dute, eta nahi duen edonork izango du proba egiteko aukera.
Txapelketak Lehen Mailako denboraldia prestatzeko balioko dio Nafarroa Goalball taldeari. Bigarren aldia izango du maila nagusian, eta jokalariak neurria emateko prest dira, Moranek azaldu digunez. Elkarrizketa hemen entzungai.