"Autobus horren barruan testigantzak egonen dira irakurgai, ikusgai eta entzungai. Abokatuen hitzak, senideenak, lankideenak... Mikel Zabalzaren kasua izanen da aztergai", azaldu du Ainara Fresneda Mikel Zabalza 40 urte gogoan plataformako kideak. Azaroaren 26tik abenduren 14ra Euskal Herriko zenbait txoko eta herri bisitatuko dituzte autobus ibiltari baten bidez "Mikel Zabalzaren memoria ahanzturan eror ez dadin": "40 urte joan dira Zabalza torturatu eta hil zutenetik. Gertatutako guztiaren egia osoa ez dugun arren eta justizia egiteko urratsak falta badira ere ezin da haren memoriarik gabe aurrera egin", uste du Ainara Fresneda plataformako kideak. Hagatik, Aezkoa, Erroinar, Auritz, Agoitz, Iruñea, Bortziriak, Altza eta Donostia lotuko du Autobus Bira izeneko egitasmo batek. "Bi helburu nagusi ditu ekimenak: batetik, herri mugimenduak kasu honetan izan duen indarra justizia eta egiaren bidean, eta bestetik, oraindik ere argitu gabekoak daudela ohartarazi eta egia osoa eta justizia exijitzea", adierazi du. Ainara Fresnedari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.