Herriko jaien data aldatu nahi ote duten galdetuko diete bizilagunei Zizur Nagusian

Maialen Huarte Arano 2025eko urriaren 28a

Abenduaren 14an 16 urtetik gorako zizurtarrek parte hartu ahal izanen dute galdeketan: herriko festak dataz aldatzeko aukeraz bizilagunek zer nolako nahia duten jakiteko baliatuko du Udalak galdeketa. Aldaketaren aldeko hautua eginda, beste bi aukeraren artean hautatu ahal izanen dute: abuztuaren azken asteazkenetik igandera izan daitezela festak edo iraileko azken asteazkenetik igandera. 

Zizur Nagusiak bizilagunei galdetuko die herriko festen egutegia aldatu nahi ote duten edo ez. Abenduaren 14an eginen dute galdeketa. Gakoa izanen da jakitea ea herritarrak prest dauden jaien data aurreratzeko edo ez, bereziki ez daitezen izan haur, nerabe eta gazteen eskola ikasturte hasierarekin batera. Irailaren 14aren bueltan ospatzen dituzte Zizur Nagusiko jaiak eta aurreratzeko aukeraz galdetuko du Udalak. Duela bi urte sortu zen eztabaida Hezkuntza Departamentuak ez zuelako baimendu haurrei ikastetxeetan jai izan zezaten. Zizur Nagusiko ikastetxeetara beste herrietako haurrak ere badoazela esanez arrazoitu duzen departamentuak bere erabakia zentzurik ez zuela ikusten jai ematea Zizur Nagusiko festak zirelako. Hartara, txupinazora joan nahi duten haurrek edo gerora izaten diren kalejira edo jolasetara gurasoen baimenarekin joaten ahalko dira bakarrik.

Galdeketa, abenduan

Aurreratu nahi al duzu festen data? Hori izanen da lehen galdera. Baiezkoa baldin bada erantzuna beste bi aukera emanen dira: abuztuko azken asteazkenetik igandera nahiko zenuke izatea edo iraileko azken asteazkenetik igandera? Irailaren 14an 16 urtetik gorako zizurtarrak deituko dituzte galdeketa horretan parte hartzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!