Inpunitatea jarriko dute ikusmiran torturaren inguruko laugarren konferentzian

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 24a

Torturari buruzko laugarren nazioarteko konferentzia eginen dute Iruñean azaroaren 6an. Inpunitatea: erreparaziorik ezaren eta errepikapenaren bermea izenarekin tortura eta inpunitatea izanen dituzte aztergai.

Bi saio bereizi eginen dituzte torturari buruzko laugarren konferentzian: lehenengoan, Ipar Irlandako kasua ezagutzeko baliatuko dute. Horretarako, John Finucane abokatua izanen da; bigarren saioan Nafarroako eta Euskal Herriko kasuen testuinguruak aztertuko dituzte Iñigo Nuin abokatuarekin.

Ipar Irlandako kasuaz arituko da beraz Finucane, haren aita  hil zuten1989an paramilitar lealistek, Ingalaterrak zerbitzu sekretuekin bat eginez,  eskubide zibilen aldeko abokatu ezaguna. Haren semea, Iruñean izanen dena azaroaren 6an, zuzenbidean lizentziatua da eta Belfasteko lehen alkate nazionalista izendatu zuten 2019an. Iruin berriz, abokatua, Lasa eta Zabbala, Mikel Zabalza edota Jose Miguel Etxeberria Naparraren kasuetan aritua, saioaren bigarren partean izanen da Euskal Herriko errealitate horretaz hitz egiten.

Torturaren abaroan sortutako adierazpen artistikoei ere tartea zabalduko diote, kasu honetan, azaroaren 9an Iruñerriko Mankomunitatearen Pinaquy aretoan. Egiazko hiru istorio taularatuko dituzte: Iker Aristuk bizitakoa kontatzen du Gau Iluna mikroantzerkiak, Aingeru Zudairerena Argia iluntasunean izenekoak eta Metxe Gonzalezena Nire-Gure torturaren oihartzuna izenekoak.

2022an antolatu zuen Nafarroako Torturatuen Sareak elehen konferentzia, Tortura Nafarroatik harago oizenarekin. Torturatuen eta adituen esperientziak partekatu zituzten. Erreparazioaren gaiari heldu zioten bigarrengoan eta hirugarrengoan ere. Bide horretan, Polizia Gehiegikerien Legearen bidez Nafarroan 56 tortura kasu aitortu dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!