"Konfidentzialak, seguruak eta azkarrak dira GIBaren birusarekin kutsatu ote zaren jakinarazten duten probak", azaldu du Jon Uranga Sare Elkarteko, GIBa eta HIESAren babeserako Elkarteko kideak. Hezkuntzan inbertsio handiagoa egin behar dela ohartarazi dute Saretik: "Eskoletatik abiatu behar da prebentzioa. Informazioa eman, zaintza lehenesteko jarrerak erakutsi eta prebentzioa landu", esan du Urangak. Skolae programaren bidez 2017tik ikastetxeetan egiten ari dira lanketa, baina oraindik ere bidea luzea dela uste dute. Hartara, informazio-kanpainak ere ezinbestekoak dira herritarrak oro har adi egon daitezen: "Sexu harremanetan ere norberaren zaintza exijitzea ezinbestekoa da", uste du. Infomazioa banatu dute eta gerturatu direnen artean zalantzak argitu dituzte Karlos hirugarrenean jarritako stand-aren bitartez.