Tuterako 27 urteko emakume bat hil zen atzo, Panticosako Neveras mendian amilduta. Aragoiko Pirinotan kokatzen da 2.892 metroko Neveras gailurra. Igande goizean, 10:00etan jaso zuen abisua Guardia Zibilak. Senideek ohartarazi zuten desagerpena eta eman zuten abisua. Emakumea Pantikosa ingurura joana zen ibilaldia egitera bere bi txakurrekin eta etxera ez zenez itzuli, abisua eman zuen familiak.
Casa Piedra de Baños izeneko parajean topatu zuten desagertutako emakumearen autoa. Miaketa-hegaldi batzuen ondoren, 15:10ean, mendizalea hilik aurkitu zuten iristeko zaila zen gune batean, bere txakurretako baten ondoan. Mendizalearekin zihoan bigarren txakurra ez dute aurkitu oraindik.