BDZ ekimena: "M Torres enpresa konplize da Israel egiten ari den genozidioarekin"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 17a

BDZ ekimenak M Torres enpresaren aurrean egin du protesta.

Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak eskatzen duen BDZ taldeak protesta egin du gaur MTorres enpresaren parean, Elortzibarren duen lantokiaren aurrean. Israel egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatu diote F35 gerrarako hegazkinetarako piezak sortzen dituztelako. 

Palestinako  askatasunaren, justiziaren eta berdintasunaren aldeko mugimendua da BDZ. Palestinarrek gainerako gizateriaren eskubide berberak dituztela dioen oinarrizko printzipioari eusten dio. Nafarroako Gobernuari mezua igorri diote: "Gobernuak ez luke enpresa hau diru publikoz lagundu behar. Denon zergak direlako eta herritarrak ez dugulako konplize izan nahi Israel egiten ari den basakeriarekin", adierazi du Patxi Gerriko BDZ ekiemenko kideak. Jakinarazi dute gutxienez 19 estatuk erabiltzen dituztela F-35 borroka hegazkinak eta hainbatek sinatu dituztela horiek erosteko akordioak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!