Zizur Nagusiko alkate Jon Gondan Sarastigorri haur eskola izanen denaren lanetan izan da. Heldu den ikasturtean ateak zabalik izanen dituela aurreikusi dute eta lehen harria modu sinbolikoan jartzen izan da lan taldearen laguntzarekin. Zenbait herritar eta haur ere izan dira une hori bertatik bertara segitzen. "Gaztelaniazko eta euskarazko lerroak izanen ditu aukeran haur eskola berriak eta 72 haurrentzako tokia izanen du", kontatu du Gondanek. Etorkizunean beste behar batzuk asetzeko aukera ere eman dezake eraikinak: "Haur eskolarik behar ez den uneren bat izanen balitz herrian eta espazioak beste erabilera baterako bideratuko balira, berdin berdin balioko dute", azaldu du. Jon Gondan Zizur Nagusiko alkatearekin Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.