Euskal Herriko ingude altxatzailerik onena da Tranche, eta hala erakutsi du azkenaldian. Iaz aurrenekoz nagusitu zen Euskal Herriko txapelketan, eta aurten errepikatu egin du garaipena, 89 altxaldirekin.
Bere garaipenek oihartzun handiagoa izango zuten beste herri kirol batean arituko balitz. Azken finean, modalitate nahiko ezezaguna da ingude altxaketa. Bada, gertutik ezagutu dugu altxatzaile baztandarraren eskutik.