Asier Calderon (LAB industria): "Lanuztea nabaria da Volkswagenen produkzioan"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 15a

Jarraipen "garrantzitsua" izaten ari da lanuzte deialdia: "Volkswagenen produkzioan izaten ari da ondorio nabarmena", adierazi du Asier Calderon LAB sindikatuko Nafarroako industria arduradunak. Jendea ari da lanuzteetan parte hartzen. 

Industrian langile asko aritzen dira gaueko txandan. 03:00etatik 06:00etarako zegoen deitua lehen lanuztea. Nolakoa izan da?

Orain ari gara jasotzen jarraipenaren berri eta garrantzitsua izaten ari dela iruditzen zaigu. Volkswagenen eragin zuzena izan du produkzioan, adibidez. Txanda nahiko konplikatua izaten da baina jendea ari da lanuzteak egiten eta babesten. 

Informazio piketeak edo eñlkarretaratzeak izan al dira?

Gaueko txandetan ez da elkarretaratzerik izanen. Goizean bai eginen dira zenbait lantokitan. Informazio piketerik ez da egoten ari elkartasunetik jo delako gehiago. Informazioa aldez aurretik landu da langileekin. 

LAB sindikatutik zein da helarazi nahi duzuen mezua?

Akordioa egon edo ez egon oraindik genozidioa salatzeko beharra dago. Ez dago deus bukatuta ere. Israelek segitzen du kolonizazio prozesua eta segitzen du erasotzen. Egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko eguna izanen da. Ez da deus aldatu eta Euskal Herriak hori badaki. Segituko dugu elkartasuna adierazten. 

Euskalerria Irratian Asier Calderoni egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!