Eguerdiko manifestazio handian dago jarrita protestaren helburua: 12:30etan UGT, Comisiones Obreras, LAB, Steilas, CGT, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta Genozidioaren negoziorik ez, langileok palestinarekin lelopean manifestazioa abiatuko da. Horretara ailegatzeko, zutabeak abiatuko dira aldez aurretik Iruñerriko puntu ezberdinetatik: 11:00etan Atarrabiatik abiatuko da zutabeetako bat, Burlata eta Mendillorriko grebalariak bildu eta Iruñeraino joanen da. Gauza bera eginen dute Txantrean, Antsoain eta Arrotxapeako kideekin ere. 11:15ean aterako da Berriozarko zutabea, Sanduzelaitik pasatuko dena. 11:30etan NUPetik ikasleen zutabea abiatuko da, Iturramarako bidean,; 11:30etan Barañaindik irtengo dira grebalariak Iruñera bidean. Palestinarekin Elkartasuna plataformak 12:00etarako egin du hitzordua Antoniutin, Golemetako manifestazioan (12:30) palestinar erresistentziaren aldeko blokea osatzeko.
Deialdi nagusi honekin ez du bat egin ELA sindikatuak, eta bere kabuz antolatu ditu protestak: 11.30etan PSNren egoitzaren aurrera deitu du elkarretaratzea Israeli Boikota Orain lelopean.
Sozialisten egoitza aurrera joanen da Palestinarekin Elkartasuna plataforma, 18:30etarako deitu duen protestarekin.