KIROLERRIA

Iera Agirre: "Teknika da gakoa plazetako frontoietan nabarmentzeko"

Eñaut Agirrebengoa 2025eko urriaren 7a

Ados pilota klubeko arduradunetako bat ez ezik, pilotari onenetako bat ere bada Iera Agirre Iturriaga. Plazaz-Plaza txapelketa laugarren aldiz jarraian irabazi berritan, bisitan etorri da Kirolerrira

Uda garaia amaitu da esku-pilotan. Ados Pilota klubari dagokienez, Udara Caixabank eta Plazaz-Plaza txapelketek bete dute azken hilabeteetako egutegia. Bata irailaren 26an amaitu zen, Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeanoren garaipenarekin; eta besteak joan zen larunbatean izan zuen finala, Donamarian. Txapelak Iera Iturriagak eta berriz ere Leire Galeanok jantzi zituzten.

Iturriagak txapela ugari lortu du honezkero. Halere, eutsi egiten dio oraindik ilusioari eta garaipen goseari. Uda arrakastatsua izan du, eta azken txapelketen balantzea egin du Kirolerria saioan. Ados klubaren bilakaeraz ere mintzatu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!