"Boikota tresna garrantzitsua da Israeli presioa egiteko"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 6a

Estatu sionistaren aurkako boikotaz mintzatu gara NUPeko irakasle Nerea Perez Ibarrola eta Imanol Satrustegi historialariekin. Palestinako giza eskubideen urraketan parte hartzen duten Israelgo eta nazioarteko enpresei babesa kentzean datza boikota. Baita ere, kirol eta kultur erakundeei boikot ekonomikoa, akademikoa eta kulturala eginez.

NUPeko irakasleen ustez, Israelen aurkakoa ez da lehendabiziko boikot kanpaina historian zehar. Satrustegik eta Perez Ibarrolak, Alabamako Montgomery hirian herritar beltzak arrazakariaren kontra altxatu zirenekoa edo Hegoafrikako Apartheidaren aurkako boikota ekarri nahi izan dituzte gogora.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!