Argentinatik urrezko dominarekin itzuli zen joan zen Paula Gorostiaga. Bertan trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatu zen, eta pilotari nafarrek emaitza bikainak lortu zituzten, Espainiako selekzioaren baitan. Gorostiaga Gomazko Paletan lehiatu zen, eta finalean garaipena lortu zuen Mexikoren aurka, beste hiru taldekiderekin batera.
Azkenean, Espainiak irabazi zuen sailkapen orokorra; Euskal selekzioa, ordea, dominarik gabe itzuli zen etxera. Gogoratu behar da pilotari nafarrek oraindik ezin dutela jokatu euskal selekzio ofizialean. Bada, txapelketaren kronika egiteko, Paula Gorostiaga gonbidatu dugu ‘Kirolerria’ saioan.