“Agerian geratu da kaleetan daukagun boterea gure gobernuak presionatzeko eta hitzak ekintzen ordez aldatzera behartzeko” dio Yala Nafarroako Eduardo Iberok, “Gure amesgaiztorik okerrenean ere ez genukeen imajinatuko gaur, oraindik ere hemen, kalean, Palestinaren alde egon beharko ginatekeenik, baina genozidio bortitz honen aurrean, herritarren mobilizazioa funtsezkoa da gure gobernuek nazioarteko zuzenbidea bete dadila eska dezaten”. Yala Nafarroak zuzendu ditu, beste askoren artean, Foru Erkidegoan egin diren protesta eta elkartasun agerraldiak. “Nafarroa punta-puntakoa izaten ari da duela bi urtetik honat” azaldu du Iberok, “Jende asko ateratzen da kaleetara, ehunka ekitalditan parte hartuz lurralde osoan, elkartasuna, aniztasuna eta salaketa irmoa erakutsiz gure begien aurrean egiten ari den genozidioaren aurrean”.
Honela, Yala Nafarroatik “Udazken Palestinarra” antolatu dute, datozen asteotan hamaika ekitaldi antolatuta, Palestinarekin elkartasunean eta Israelen genozidioa salatzeko.
- Urriaren 1ean “Cycling for Gaza” ekimena iritsiko da Iruñera. Euskal Herrian barna, Palestinako hainbat txirrindularien bizikleta martxa. Arratsaldeko 18:30ean iritsiko dira Magdalena zubira.
- Urriaren 3an, Tuteran, Yala Erribera Palestinarekin manifestaziora deitu du 19:30ean Foruen plazatik.
- Urriaren 9an Raji Sourani giza eskubideen aldeko ekintzailea izanen da Burlatako kultur etxean.
- Urriaren 15ean, gehiengo sindikalak deitutako lanuztea egonen da.
- Urriaren 18an, Europak Israelekin dituen harreman guztiak eteteko manifestazioa izanen da.
- Urriaren 25ean, Berriozarren, “Kirol solidarioaren Eguna” izanen da
- Azaroaren 2an, Landabenen, Palestinaren aldeko 12 orduko eskalada antolatu dute, Bihatz rokodromoan.
- Azaroaren 8an, Iruñeko Antoniutti pistan, Nafarroako Atletismo Federazioak “12 orduko lasterketa Palestinaren alde” antolatu du.
- Azaroaren 26an NUPen, Palestinaren aldeko Nazioarteko Justizia Jardunaldia antolatu da, Franco Bifo Berardi, Bolognako Unibertsitateko irakaslearen parte hartzearekin.
- Azaroaren 29an, manifestazioa deitu du “Gure gobernuek Palestinako genozidioarekin dituzten konplizitateekin” amaitzeko eskatzeko.