Emakume nafar kirolariak mundu mailan nagusi

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 29a

Paula Ostiz, Izaskun Oses eta Beti Onak taldeko emakumeak protagonista izan dira asteburuko kirol lehiaketetan.

A zer nolako asteburua nafar kirolarendako. Emakumeak protagonista mundu zabalean. Ruandan, Kiribatiko txirrindularitza munduko txapelketan, Paula Ostiz gazteak besoak altxatu zituen helmugan, sprintean, bere aurkarien aurrean nagusitu eta gero. Munduko txapelduna da Sanduzelaikoa, ortzadar maillota jantzi du. 18 urte soilik ditu eta bere ibilbidea hasi besterik ez da egin.

Nazioarte mailan ere, Europako eskubaloi kopan, Beti Onak taldeak historia egiten jarraitzen du. Bere lehen aldia da onenen artean lehiatzen eta larunbatean 26 – 25 gailendu ziren Galychanka Liv, Ukrainiako taldearen aurka. Detaile bat ere utzi digu norgehiagokak, partidaren aurretik talde bakoitzak bandera bat atera zuen argazkia egiteko, Livekoak Ukrainiako bandera, Beti Onakeko jokalariek Palestinakoa.

Eta hau gutxi balitz, asteburuak beste una historiko bat ere utzi digu, kasu honetan Indian, Delhin, egiten ari diren atletismoko txapelketa paralinpikoetan. Izaskun Osesek zilar domina lortu zuen atzo 1.500 metroko lasterketan. Atleta beteranoa da jada Oses, baina jarraitzen du onenen artean lehiatzen eta domin honek horrela erakusten du. Kasu, agian ez dela azkena izanen, bihar 400metroko lasterketan ere lehiatuko baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!