Osasuna 2 - Rayo Vallecano 0

Osasuna nagusi etxean

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 15a

Osasunako bi taldeek garaipena lortu zuten etxean jokatutako partidetan. Gizonezkoen taldea nagusi izan zen Rayo Vallecanoren aurrean Sadarren, emakumezkoen taldeak berriz Real Madrid B garaitu zuen Taxoaren. 

Partida ederraz gozatu zuten atzo zale Sadarrera jaitsi ziren zale gorritxoek. Alessio Licik aldaketa sakonak proposatu zituen hamaikakoan eta aspaldiko partez Budimir ez zen hasieratik aritu, Raul Garcia de Haro atera zela bere ordez. Aurrelari katalanak ongi probestu zuen entrenatzaileak emandako aukera, batez ere, gainean zeukan antsietatea kendu eta behingoz Osasunako zaleen aurrean gola egiteko. 15. Minutuan egin zuen gola, Boyomok ezker hegaletik egindako jokaldi baten erremate moduan. Garcia de Haro ez zen golera mugatu eta bere taldekideek behin ta berriz bilatu zuten bigarrenaren bila. Baina behin betiko kolpea, atzoko bigarren izen propioak egin zuen, Iker Benitok. Aimarren ordez atera zen harrobiko azken harribitxia. Moncayolak pase zehatza egin zion, Benitok ongi kontrolatu eta patxada handiz lehen taldearekin egin duen lehendabiziko gola sartu zuen. Bi eta hutsekoarekin, gizonezkoen Osasuna bederatzigarren da sailkapen nagusian sei punturekin; hurrengo partida etxetik kanpo jokatuko dute gorritxoek Villarrealen aurka.

Emakumezkoen taldeak ere lortu zuen garaipena, baina askoz ere sufrituagoa. Hiru eta bi gailendu ziren Taxoaren Real Madriden bigarren taldearen aurka, hain zuzen golak, aurten talde gorritxora iritsi diren Claudiak, Palaciosek eta Urzainkik egin zituzTen. Osasuna seigarren da sailkapenean une honetan, hurrengo partida Teneriferen aurka jokatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!