Espainiako polizia eta eskuin muturraren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 11

Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an, Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten bere tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako poliziak torturatu zituen: Jose Luis Cerezo, bi aldiz torturatu zuen 1970an eta 1973an; Txaro Etxetxipia Senosiain 1983an torturatu zuen; Odon Ulibarrena Iroz, 1984an eta 1985ean eta Javier Casado Gurucharrik polizia horren erasoa jasan zuen.

Beste sei pertsona aitortu ditu Nafarroako Gobernuak giza eskubideen urraketaren biktima. Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an, Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten bere tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen; gainerako bostak Espainiako poliziak torturatu zituen: Jose Luis Cerezo, bi aldiz torturatu zuen 1970an eta 1973an; Txaro Etxetxipia Senosiain 1983an torturatu zuen; Odon Ulibarrena Iroz, 1984an eta 1985ean eta Javier Casado Gurucharrik polizia horren erasoa jasan zuen. Kasu hauek ere erakusten dute ezinbestekoa dela modu ofizialean torturak jasan zituzten herritarrak badirela eta eurek ere aitortuak izatea merezi dutela: "Aitortza hauek Nafarroan bizikidetza esparru bat eraikitzeko bidean aurrera pausoak direla irizten diogu, memoria inklusibo batekin konprometituko dena eta motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan gertatutako guztia salbuespenik gabe ezagutzea ahalbidetuko duena", adierazi du Ainara Gorostiaga Egiari Zor eta Nafarroako Torturatuen Sareko kideak. 

Egiaren garaia da. Memoria inklusiboa Nafarroarentzat dinamikatik aitortza hauek Nafarroan bizikidetza erdiesteko bidea direla diote, beraz: "Kasu hauek berriro erakusten dutela Nafarroako indarkeria politikoaren errealitateari erantzukizunez heldu behar diotela botere publikoek. Erantzukizun publikoak bere gain hartu behar dituzte, eta kasu honetan ere Nafarroako Gobernuak zentzu honetan aurrera egin behar duela uste dugu", gaineratu du Gorostiagak. 

Aitortzaren bidea egiten ari dira

84 pertsona dira jada orain arte Foru Lege horren esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak. Betiere, Egiari Zor eta Torturatuen Sarean erabiltzen dituzten datuen arabera:

  • 6 hildako izan dira, horietako bat torturaren ondorio
  • 54 pertsona torturatu
  • 19 pertsona lesio fisiko eta/edo psikologikoekin
  • Kalte materialak pairaturiko 2 pertsona
  • Torturatutako pertsona 1 + lesio fisikoak + kalte materialak
  • Torturatutako pertsona 1 + kalte materialak
  • Lesio fisikoak + kalte materialak izan dituen pertsona 1

Gogorarazi dute zabalik dagoela epea oraindik bizilagunen batek nahiko balu bere kasua iker dadin eta aitortza eman diezaioten. Horretarako, Egiari Zor eta Nafarroako Torturatuen Sareak laguntza ere eskaintzen die. 

Nafarroako Gobernuak ondutako 16/2019 Foru legearen helburua da eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako motibazio politikoko biktimen errekonozimendurako eta, kasua bada, erreparaziorako eskubidea tankeratzea, baliabideak eta mekanismoak arautuz halako biktimatzat aitortuak izan daitezen eta, kasua bada, errekonozimendurako eta erreparazio integralerako kasuko eskubideen onuraduntzat hartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!