Liburu honetan Imanol Rayok ofizioaren erreferente diren Pedro Olea, Imanol Uribe, Enrique Urbizu eta Moriarti kolektiboko kideak elkarrizketatzen ditu. Zinemagileak belaunaldi desberdinetakoak izan arren, zinema egiteko modua konpartitzen dute. Idazlearen hitzetan, “Zinema popularra eta kritika soziala uztartzen duten Euskal Herriko sortzaileak dira”.
Solasaldi hurbil eta sakonen bidez, aztertzen eta hausnartzen dute beraien sortze eta lan prozesuen inguruan. "Galdera konkretu batzuk planteatu nituen baina bakoitzaren izateko moduagatik ibilbide ezberdina hartu du elkarrizketa bakoitzak. Liburuak lau atal dira eta bakoitzak bere nortasun propioa dauka."
Ardura soziala eta politikoa zinemagile hauen lanetan presente dagoen puntu amankomuna da. Beren esperientzia eta hausnarketen bidez, zinemaren lanbidean sakontzeaz gain, zeharkako modu batean, momentu bakoitzeko testuingurua eta gizartea islatzen da.