Oroitz Zabala (zinegilea): “Film hau euskarak jasaten dituen erasoei aurre egiteko tresna bat da”

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 9a

Irulegiko Eskuari buruzko filma grabatzen ari dira, «Eraukon. Eskuaren mintzoa». Nazioarteko adituen hitzak, Irulegiko indusketen irudiak eta animazioak uztatuko dituzte dokumentalean

2021era joango gara, esku bati helduta euskararen jatorriaren misterioa aztertzera. Bidai hau egiten ari dira Oroitz Zabala eta Iban Toledo Irulegiko eskuari buruzko filmaren zuzendariak. Dokumentala Labrit Multimedia, On Produkzioak eta Les Valseurs ekoiztetxeek garatutako proiektua da.

Grabaketa fasean daude orain. Estatu frantseseko, Alemaniako eto Britainia Handiko adituen testigantzak jaso dituzte. Hauetaz gain Aranzadi Zientzia Elkarteak Aranguren Ibarrean egiten ari den indusketetan filmatzen ari dira eta, azkeneko ildo narratiboa, animazio irudien bidez landuko dute.

Zuzendarien helburua ez da adituentzako dokumental tekniko bat sortzea. Proiekzio internazionala izango duen film dibulgatibo bat izatea nahi dute. 2021ean Irulegiko eskuaren aurkikuntzak sortu zuen ilusioari eutsi eta proiektu hau euskerak jasaten dituen erasoei aurre egiteko trensa bezala baliatu nahi dute.

Azkeneko grabaketak geratzen zaizkie eta azarotik aurrera muntai lanetan sartuko dira. 2026ko urdaberrirako dokumentala amaitzea aurreikusten dute. Hasieran nazioarteko jaialdietan zabalduko dute eta, gero, zinema aretoetara iritsiko da.

Guardasola saioan zuzendariekin, Oroitz Zabala eta Iban Toledorekin, mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!