Raul Lopez (STEILAS): “Zaharrak berri ikasturte hasiera honetan, Gimenoren aurkezpen triunfalistak ezin du estali egoera”

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 9a

Ratioak, irakasleen lan baldintzak, interinitatea edo ta D ereduaren hedapenari jartzen zaizkion trabak salatu ditu STEILAS sindikatuko arduradunak ikasturte hasierarekin, Euskalerria Irratian izandako solasaldian.

Etxeko lanak egin gabe abiatu du ikasturtea Carlos Gimeno Hezkuntza Kontseilariak. Pasa den urtean, protesta eta hiru greba deialdirekin aurrez aurre izan zituen irakasleak oraindik ere kexu ditu, beren aldarrikapenak ez direlako aintzat hartu. Gimenok gatazkaren itxiera faltsua egin zuen gutxiengo sindikalarekin akordioa sinatuta, ratioak jaisteko konpromezu txikia hartuta. Baina gehiengo sindikalarendako ez da nahikoa. “Ratio jaitsiera batzuk eman dira, baina lehen urtetik hasi dira, beraz seigarren mailara iritsi arte 8 urte pasako dira” salatu du STEILASeko Raul Lopezek, “DBHn datorren ikasturtean hasiko dira ratioak jaisten, baina errepikatzaileak kontatu gabe, hauda tranpa egiten”.

Irakasleen beharrak ere ez dira asetzen ari, ez dago orientatzaile nahikorik, burokrazia lanek ez dute etenik eta interinitateak, ehunka kilometo egitera behartzen ditu.

Hezkuntza kontseilariaren kontrako kritiketan, STEILASeko arduradunak ez zuen Gimenoren euskarafobia ahantzi nahi. Corellan D eredu publikoa ezartzeari jarritako trabak azken adibidea dira, PAI D ereduaren gatazka edo ta Oronozko lanbide heziketarekin dituen tirabirak ahaztu gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!