Istripua 01:10 inguruan gertatu da, autobideko 40,200 kilometro-puntuan, eta ibilgailu artikulatu batek eta auto batek talka egin dute. Kamioia hegoalderantz zihoan, eta, Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiengatik, bere bidetik atera da eta iparraldeko noranzkoko bi erreietan sartu da. Bi emakume zeramatzan autoak ibilgailu artikulatuaren erdi-atoia jo du.
Talkaren ondorioz, autoan kopilotu gisa zihoan emakumea hil da eta istripuan parte hartu duten bi ibilgailuetako gidariak zauritu dira, emakume bat eta gizon bat, hurrenez hurren. Emakumea tokian bertan hil da, eta zauritutako bi pertsonak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman dituzte, Iruñean.