Nafarroako kazetariak Gazan gertatzen ari den erreportarien aurkako sarraskiaren kontra

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 29a

200 kazetari, argazkilari, erreportari eta teknikarik baino gehiagok bat egin dute, Palestinatik informatzen saiatzen ari diren lankideen egoera salatzeko. Israelek 250 kazetari hil ditu azken urtean.

Gazan kazetaritza lanetan ari direnen aurkako gero eta indarkeria handiagoa ikusita:

 

Komunikazio eta informazioaren arloko profesionalek lanbide hau bere diziplina ugarietan Nafarroan betetzen dugunok, Palestinako

lankideen hilketa sistematikoa, informazio-blokeoa eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketak salatu nahi ditugu.

 

Testuinguru honetan, Israelek Gazan nazioarteko prentsaren sarbidea blokeatzen duen bitartean,

bertako kazetariak munduko leiho bakarra bihurtu dira han gertatzen denari buruz jakin eta ezagutzeko, eta beren bizitzekin ordaintzen dute informazio-lana egiteagatik.

 

Mugarik Gabeko Erreportarien arabera, 2024an Palestina munduko herrialderik arriskutsuena bihurtu zen kazetarientzako. 200 Komunikazio-profesional inguru hil zituen Israelgo armadak gerrako lehen 18 hilabeteetan

Gazan, horietatik 42 lanean ziharduten bitartean edo beren eginkizunen ondorioz. Kazetari lanetan diharduten dozenaka pertsona ere Israelgo espetxeetan sartu zituzten. Lur eremu horretan harrapatuta, kazetariak eta Gazako erreportariek ez dute non babestu, eta ez dute ezer, ez elikagairik ezta urik ere. Zisjordanian ere, Israelgo armadak eraso egiten die kolonietako biztanleekin batera. Bitartean, kazetarien aurkako krimenen zigorgabetasuna da araua.

 

Datu horiek gogortu egin dira azken asteetako erahilketekin, eta pasa den abuztuaren 10ean Al Jazeerako bost kazetari eta kolaboratzaile hil zituzten. Horien artean Anas al-Sharif, Gazan oso ezaguna zen erreportaria, egunerokoan salaketa egiteagatik eta Gazatik bertatik informatzeagatik. Atseden hartzen ari ziren denda bonbardatu egin zuen Israelek.

 

Astelehen honetan bertan, Abuztuaren 25ean, Israelgo armadaren beste eraso batek beste bost kazetari gehiago hil zituen. Gazako hegoaldeko ospitale batek jasandako bonbardaketa baten ondorioak zuzenean ematen ari zituzten bitartean. Hildako kazetariek nazioarteko komunikabide eta agentzientzat egiten zuten lan, hala nola Reuters, Al Jazeera eta Associated Press bezalako enpresentzat. Biktima batzuk grabatzen ari ziren eta beste batzuek erreskate taldeei laguntzen zieten.

 

Eraso hori Komunikazio zein informazio profesionalen hilketen zerrenda gero eta luzeago bati gehitzen zaio, oso baldintza zailetan eta beren eginkizunagatik izan beharko luketen babesik gabe lan egiten baitute.

 

Gatazka-guneetan dauden kazetariak Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak (NZH) babesten ditu. Zuzenbide horrek edozein pertsona zibili ematen dizkion eskubide berak ematen dizkie kazetariei, eta haien aurkako erasoak debekatzen ditu, Genevako Hitzarmenen I. Protokolo Gehigarriaren 79. artikuluaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen arabera.

 

Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu:

 

1- Gazako biztanleriaren eta kazetarien zein komunikabide-langileen aurkako erasoak berehala bertan behera uztea.

 

2- Dokumentatutako hilketa bakoitzetik independenteak diren nazioarteko ikerketak egitea.

 

3- Prentsaren zirkulazio askerako eta lan independenterako benetako bermeak, bertakoak zein nazioartekoak izan, kaltetutako lurralde guztietan, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak adierazten duen bezala.

 

Kazetariei, argazki-kazetariei, kamerei, ikus-entzunezko teknikariei, hedabideei komunikazio agentziei, produkzio-etxeei, elkarte eta elkargo profesionalei eskatzen diegu, eskatzen dizuegu, elkarrekin protesta egiteko, sarraski hau salatzeko. Prentsa askatasuna defendatzeko eta

justizia egin dadila eskatzea, hain zuzen ere.

 

Kazetariei erasotzea gizarte osoak informatua izateko duen eskubidea erasotzea baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!