Traktoraden itzulera?

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 26a

Nafarroako Gobernua kezkatuta dago, Europa mailatik landa eremurako iristen diren albisteekin. Murrizketak datoz eta horrek nekazarien protestak eragingo ditu.

Traktoradak itzuliko direla uste du Jose Mari Aierdi, landa eremurako Nafarroako gobernuko kontseilariak. Atzo, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan, NPBan, Nekazaritza Politika Bateratuan murrizketak etor daitezkeela iragarri zuen, europar batasunak 520ko aurrekontu jaitsiera planteatzen baitu horretan. Albiste oso txartzat hartu du Aierdik iragarpena, are gehiago, sektoreko eragile ezberdinekin egon eta gero, haietako zenbaiten egoera larria ikusita. Foru kontseilariak, Espainiako landa eremuko ministroarengan irmotasuna espero du, Europa mailan murrizketa hauen kontra azaldu dadin eta aliantzak bila ditzala ere, beste herrialdeetako ministroen artean. NPBaren negoziaketa oraintxe abiatuko da 2028 2032 urteetarako eta aurreikuspen hauekin beroa heldu daiteke. Europak bere asmoekin jarraitzen badu nekazariak kalera aterako dira eta errepikatuko dira 2024ko neguan, ikusi genituen traktorada erraldoiak. Aierdik logikotzat hartzen ditu protesta hauek baina espero du, aurrekoan ez bezala, Nafarroako instituzioak errespetatuko dituztela, haien alde, murrizketen kontra daudelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!