Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek beste bi asteko greba iragarri dute

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 22a

Egoitzako langileak otsailean eraikinare itxiera iragarri zutenean.

Astelehenean ekingo diote grebari enpresari negoziazio "erreala" eskatzeko, hartutako erabakien ondorioak aztertzeko eta egoerari irtenbide "egokia" emateko.

Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek beste bi asteko greba hasi behar dute astelehenean eta irailaren 7ra arte luzatuko dute. "Enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren jarreragatik" egingo dute protesta. Horiekin, dagoeneko 64 greba egun egingo dituzte langileek.

Iazko azaroan, Hermanas Hospitalarias enpresak, Nafarroako Gobernuaren baimenarekin, Elizondoko Benito Menni zentroak dituen hiru eraikinetako bat ixtea erabaki zuen, ELAk salatu bezala, “enpresen irabaziak are gehiago handitzeko helburuarekin".

Enpresak erabaki hori hartu ostean ez du inoiz bildu izan nahi “ondorioei buruz hitz egiteko”. Are gehiago, ohar batean salatu dutenez, “hitzarmen kolektiboa negoziatzeko orduan, enpresak entzungor egiten die langileen aldarrikapenei".

ELAk adierazi duenez, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei arreta emateko soilik Hermanas Hospitalarias Kongregazioari ematen dio zerbitzua; beraz, “monopolio” baten aurrean egotea kritikatu dute. Kalitatea bermatzeko apusturik ez duela egiten egotzi diote exekutiboari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!