Beñat Agirre (ikerlaria): “Bueltatzea zaila ikusten dut lan eskaintzak urriak eta baldintzak prekarioak direlako”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 19a

Beñat Agirre Mindegia Eltzaburukoa da, baina ikasketak amaitu zituenetik Alemanian bizi da. Biokimika eta Bioteknologian gradutua, leuzemia espezifiko baten inguruko ikerkuntza lana hasi berri du

Beñat Agirre Mindegiak Biokimika eta Bioteknologia graduak ikasi zituen, Tarragonako unibertsitatean. Tarte horretan, Vienan urte erdi eman zenuen Erasmus programaren bidez. Ikasketak amaituta, Alemaniako UKA hospitalean praktikak egin zenituen. Bertan, Alemanian, Aquisgrán-eko unibertsitatean ikerkuntzarako master teknikoa egin eta orain doktoretza hasi berri duzu.

Ekainean doktoretza proiektuarekin hasi zen eta lau urte emango ditu leuzemia espezifiko bat ikertzen. Beñaten hitzetan, "Leuzemia honek normalean ez du arazo handirik eragiten eta kronikoa bilakatzen da. Baina paziente batzuek leuzemia agudoa garatzen dute eta, kasu horietan, moralitate tasa oso handia da." Errealitate honen aurrean bere doktoretzaren helburua: "Nire ikerkuntza pentsatua dago, batez ere, ulertzeko nola eta zergatik gertatzen den aldaketa hori, garatu baino lehen aurrea hartu ahal izateko".

Beñat Guardasola saioan izan dugu. Ikerketa medikoen eta kanpoan bizitzearen inguruan hitz egin digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!