Zirkulazioa etengo da N-121-A errepidean gaur goizean zehar, Irun-Iruñerako noranzkoan, Belateko tuneletako obrengatik. Mozketa 35 eta 27 kilometro puntuen artean egingo dute goizeko 08:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean.
Bikoizteko obrekin jarraitu ahal izateko egingo dute mozketa, zerbitzuan dagoen tunela kontrolatzeko dauden sismografoak lekuz aldatuko dituzte.
Trafikoa NA-1210 tokiko errepidetik bideratuko da, Belateko mendatetik. Eta kontrako noranzkoan, Iruña-Irunerako noranzkoan, N-121-A errepidean ez du eraginik izango.