Abuztuaren 7an hasi eta 31ra arte Oinak hodeietan programak, antzerki, zirku, magia eta dantza proposamenak eskeiniko ditu Nafarroako herri eta txoko ezberdinetan.
Seigarren edizioa izango den honetan diziplina ezberdineko 17 konpainia eszenikok parte hartzen dute. Oraingoan antzerkigintzari erreparatuko diogu Xabier Artiedaren eskutik. Sortzailea eta antzezlea da bera eta Guardasola saion izan dugu zikloaren barne aurkeztuko dituen emanaldietaz hitz egiten. Horien artean berezia, abuztuaren 23an, Galbarran, estreinatuko duen "Festa, fiesta, party, party” antzezlana. Antzerkia eta animazioa uztartzen dituen, musikari egindako omenaldia da.