Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimendu ohi dituen sendagaien %25ek gidatzerako unean eragina izan dezakete. Uda garaian gehiago mugitzen gara oporretara, egunpasa edo jaietara joateko eta, horretarako, askotan kotxea hartu beharra dugu. Pello Iturria, farmazialaria, Guardasola saioan izan dugu botikak hartuz gero eragin diezaguketen ondorioez hitz egiten.
Autoa hartzerakoan arreta berezia jarri behar izateaz gain, sendagaiak alkoholarekin uztartzearen arriskuetaz aritu zaigu ere Iturria, noizbehinkako eta ohiko kontsumoa bereiziz.