"Izar-iheskorren fenomenoa hobeki ikusi ahal izateko argi eremutik urruntzea izaten da onena, eta begi bistaz ikustea, ezein tresna alboratuz", adierazi du Arantza Arregi agroturismo gidak, Astronavarra taldeko kideak eta baita Erronkarizar elkarteko lagunak. Zeruan egunotan ikusten direnak ez dira izarrak: "Kometa baten arrastoak dira guk ikusten ditugunak. Lurraren ondoan desegiten ari da eta eguzkiaren beroaz erre egiten diren zatiak ikusten ditugu argi arrasto modura", kontatu du. Arantza Arregiri Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.