Koldo Amatria (Orreaga Fundazioa): "Nafarroako Erresumaren sorreraren urteurrena ospatuko dugu ostiralean"

Maialen Huarte Arano 2025eko abuztuaren 11

"Iruñeko Erresuma lehenbizi eta Nafarroakoa gero. Horiexek ekarri zituen Orreagako Gatazkak 778. urtean", azaldu du Koldo Amatria Orreaga Fundazioko kideak. Ostiralean gogoratuko dute urteurrena ospakizun ekitaldi batekin. Orreagan eta Ibañetan eginen dituzte hitzorduak. 

Beste urte batez Orreaga Fundazioak eta Etxabarrengoa Elkarteak Orregaako 778ko gatazka gogoratuko dute: "Euskal Herriaren etorkizunerako garrantzitsua izan zen guda hura. Gogoan izatea ezinbestekoa da" azaldu du Koldo Amatria Orreagaa Fundazioko kideak. Ostiralean gogoratuko dute egun hura eta urtero egiten dituzten lore-sorta eta aurreskuaz gainera, sorpresak ere izanen dira: "Orreagan memorial bat sortuko dugula ere iragarriko dugu", aurreratu du. Koldo Amatrairi Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

Argazkia: Iñaki Lopez de Luzuriaga, 2021ean egindako ekitaldikoa. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!