Mariasun Landa (idazlea): “Literaturak beldurrak ezagutzen eta igarotzen laguntzen digu”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 7a

Mariasun Landa idazleak beldurra eta literatura uztartuko ditu igandean, Uxuen, emango duen hitzaldian. Hitzordua Jakiunde elkarteak, NUPekin batera, antolatu dituen udako ikastaroen barne kokatzen da

Jakiunde, zientzia, arte eta letren akademiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera beldurraren gaia ikuspegi eta adierazpen ezberdinetatik arakatuko du, abuztuaren 8tik 10era bitartean, Uxuen eta, abuztuaren 11an, San Martin Unxen antolatu duen udako ikastaroan.

Hitzaldiak, ibilaldiaak, bisita gidatuak eta musika emanaldiak programatu dituzte. Hauen artean, galdu ezineko hitzorduaMariasun Landak igandean 16:30etan Uxuen egingo duen hitzaldia. Idazlea Guardasola saioan idazlearekin hit egiteko aukera izan dugu.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!