Gure Zirkua aurten ere, Nafarroan izango da. Lehenbiziko aldiz Malerrekara iritsiko da karpa, Doneztebera. Irailaren 6tik 20ra bitartean hamar emanaldi izango dira ikuskizunaz gozatzeko. Oreka, indarra, trebetasuna, arriskua, alaitasuna eta umoreaz gozatzeko aukera.
Ikuskizunak ostiral, larunbat eta igandearekin izango dira. Irailaren 6an, arratsaldeko 18:00etan izango da saioa; irailaren 7an eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan; ostirala 12 eta 19an saioa bakarra izango da, 19:00etan; 13an, larunbata, 12:00etan eta 18:00izango dira emanaldiak; 14an saio bakarra arratsaldeko 17:00etan izango da; eta azken egunean, irailaren 20an saioak 12:00etan eta 17:00 izango dira.
Sarrerak abuztuaren 5ean jarriko dituzte salgai www.gurezirkua.eus helbidean.