Aste hasieran 78 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten bere etxean eta 85 urteko bere senarra atxilotu ustezko erailketa matxista izan zitekeelakoan. Senarrak berak deitu zuen larrialdietara mezu inkoherente batekin, esanez bera eta bere emaztea hilik zirela. Hartara ikerketa abiatu zuten eta gizona atxilotu.
Zizur Nagusiko mugimendu feministak prentsa oharrean jakitera eman duenez, “ez da kasu isolatu bat”. Emakumeen Mundu Martxak protokoloa aktibatu du, eta elkarretaratzea egin zuten bart. Elkarretaratzean eskatu dute “ez dadila osasun mentalaren aitzakian ezkutatu, biek gaixotasunak baitzituzten”. Zizurko feministek adierazi dute ez dutela diskurtso hori elikatu nahi, “hilketa hori indarkeria horren egiturazko adierazpen argia baita”.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) onartu du ere, eta hartara, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak minutu bateko isilunea deitu du gaur goizerako; Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak ere baieztatu du hilketa matxista izan dela eta gaitzetsi du. Zizur Nagusian ere, Udalak elkarretaratzea deitu du auzoko emakumearen “hilketa gaitzesteko", arratsaldeko 19:00etan udaletxe plazan egin dute hitzordua.
🟣 Indarkeria matxistaren aurrean, ez gara isilik geratuko.
— Zizur Mayor · Zizur Nagusia (@ZizurNagusia) July 31, 2025
Bihar, 19:00etan, Udaletxe plazan. Elkartu eta salatu.
🟣 Frente a la violencia machista, no podemos callar.
Mañana a las 19:00, en la Plaza del Ayuntamiento. Acude y denuncia. pic.twitter.com/nfyuwCPlpo