Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Maialen Huarte Arano 2025eko abuztuaren 1a

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako herri-lursail batean, NA-7059 errepidearen ondoan. 90 urtez ixilpean gorde dute euren begiez ikusitakoa "beldur" zirelako.

Domingo Zabalza Anduezak atzo bertatik bertara ikusi ahal izan zuen txikitan begitandutakoa egia zela eta haren testigantzak ahalbidetu duela Aranzadi Zientzia Elkartearen lana gorpu horiek berreskuratu ahal izateko. Memoria eta Bizikidetza Kontseilari Ana Ollok esan du, inoiz gertatu behar ez ziren erailketa eta lurperatze izkutuei argia ematen zaiela orain. 

Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Plana indarrean egon den hamar urteetan (2015-2025), dagoeneko 160 gorpu berreskuratu dira 35 hobitik aterata, eta beste 121 prospekzio ere egin dira, baina horietan ez dira exhumaziorik egin. Lanek datozen asteetan jarraituko dute aurtengo urtarrilean onartutako planari jarraiki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!