Lehen Hezkuntzako irakasleendako 290 plazako lan-eskaintza iragarri du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 22a, 08:02

Urrian argitaratuko dute deialdia eta Lan Eskaintza Publikoa 290 plazakoa izango da; 75 plaza euskaraz eta gainontzekoak gaztelaniaz.

Nafarroako Gobernuak iragarri du halaber, 2027an Bigarren Hezkuntzako 572 plazako lan-eskaintza aurreikusi dutela.

Hezkuntza Departamentuak Lehen Hekuntzako irakasle oposizioak deitu ditu 2026rako; urrian argitaratuko dute deialdia. Guztira 290 plaza eskainiko dituzte, 215 gaztelaniazkoak eta 75 euskarazkoak, %25 inguru. Irakaskuntza arloei dagokienez hau da aurreikusitako banaketa: hamar plaza ingelesa irakasleendako, bederatzi musika irakasleendako, sei pedagogian, zortzi entzumena eta hezkuntzarako, eta azken 42 plazak Lehen Hezkuntzako irakasle orokorrendako. Musikako eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoaren kasuan, hemezortzi plaza eskainiko dira eta guztiak gaztelaniaz.

Afapna sindikatuaren iritziz plaza kopurua ez da nahikoa, %8tik oso urrun dagoelako. Exekutiboak uztailaren 31ra arte eman du epea alegazioak aurkezteko.

Nafarroako Gobernuak iragarri du halaber, 2027an Bigarren Hezkuntzako 572 plazako lan-eskaintza aurreikusi dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!